Larrauri, emerando eta Markaida

ancla

Ibilbideak

ancla

Ibilbide horia

Larrauri: landa ingurunea lehen oporretarako toki aproposa zena, jauregiz betea. Fonda (1): bainuetxe zaharraren ostatu etxea. (2). Villa Justina (3): estilo ezbardinak nahasten dituen eraikina. Trobikorrota (4): ur-errota garrantzitsua. Meñakarako bidean hainbat jauretxe daude: Villa Tánger (5) estilo ingelesa eta eragin neokantabriarra duena (XIX mende hasiera), Villa Mercedes (6) jauregi handia kapera neoerromaniduna.
ancla

Ibilbide berdea

Plazatik irtenda Mesedeetako Ama elizara iritsiko gara (17). Erdi arokoa, XVI. mendean berriztatua (sarrera bi ditu, hegoaldekoa eta mendebaldekoa; eta XVIII. mendeko erretaula dauka) Ondoan Egia-Abadena jauregi neoklasikoa dago (18), XIX. mendekoa. Frontoiaren alboan iturri bat dago eta bertatik Erdizubi errotara joan daiteke ezkerreko bidetik. Hortik ordu erdi baino zertxobait gehiago irauten duen ibilbide batetik Zumetzagako San Migel baselizara irits gaitezke (20), euskal erromanikoaren bitxi preziatuenetakoa, hain zuzen ere. Bertatik, Larraurira bueltatu gaitezke, Jatara igo (igoera gogorra) eta Tailu menditik Emerandora iritsi edo Bakiora itzuli, eta handik autobusez bueltatu atzera.
ancla

Ibilbide urdina

Eleizalde bidea: bide horretan Olabarri errotea eta bere antepara (7) ikusiko ditugu. Alupio Jauregia(8) , estilo neobarrokoa (XI), eskuineko aldetik Bidebietaraino (bi bide). Errepide nagusitik jarraituta Emerando auzora iritsiko gara. (9). Bidean zehar Sollube mendiko urek elikatzen dituzten hainbat errota aurkituko ditugu: Ugaldeko errota, Txosna errota, Iturriko errota (10). Ezkerrerantz, Santa Elena (Santela) baseliza (11): berriztatua, disko-formako estela bat dauka (I. mendekoa) aldarean (jaiak abuztuko bigarren igandean izaten dira: kofradi jaiak). Bidera itzulita, Beleta errota aurkituko dugu (12). Bidexka batetik abiatuz San Martin baselizara iritsiko gara (13). Baseliza zaharra baina askotan berriztatua izan dena. Sollubera igotzen den bidean Errotatxu errota aurkituko dugu (14) eta ezkerrerantz hartzen badugu oraindik errota-harriak martxan dituen Mendietako errota (15) ikusiko dugu. Itzultzeko, seguruena egindako bidea alderantziz egitea da abiapuntura iristeko. Errepide nagusitik itzultzen bagara Errotabarri errota (16) ikusteko aukera izango dugu; eta bertan, kanalizazio prozesuaren xehetasunak ikusi ahal izango ditugu.