Laukariz

Mungiar askok inguru osoari Laukariz esaten badiote ere, hainbat auzune desberdin dauzkagu hemen, bakoitza non hasten den eta non amaitzen den jakitea zaila bada ere. Herri eskola duen auzune bakarra da.

  • Jaiak: uztailaren 25ean Santiago eta abuztuaren 16an San Roke.

Honako auzoak hartzen ditu:

BASOZABAL

San Lorentzo baseliza auzune honi dagokio, nahiz eta Berreagamendiko lurretan eraikita egon.

  • Zabalera: 2,55 km²
  • Nola heldu: Zabalondotik, Santiago elizarantz.

BERREAGAMENDI

Auzo honetan dago Berreagamendi urbanizazioa, "Sociedad Bilbaina"k eragindakoa. Gaur egun bereiztu egin behar dira Berreagamendi Etxejabe Elkartea (urbanizazioa eta bere zerbitzuak gestionatzeko sortua) eta "Club de Campo" deritzona. Aipagarriak dira bertan dauden pasealeku ederrak eta lakua, kaleetan antzinako toponimia gordetzeko egindako ahaleginaz gainera. Gaur egun 700 bat etxe daude, baina oraindik ez da urbanizazio plan osoa gauzatu.

  • Zabalera: 3,2 km²
  • Nola heldu: Autoz, Santiago elizatik eta Artebakarretik. Zabalondotik ere ibilbide polita dago oinez egiteko.

ELGEZABAL

Auzo hau ibai ondoan dagoenez, oso lur egokiak ditu nekazaritzarako. Hiru zatitan banatzen da auzo hau.

  • Zabalera: hiru zati ditu (1,79 km² + 0,085 km² + 0,55 km²) 2.42 km²
  • Nola heldu: Gamiz bidetik, Laukarizetik.

MAUROLA

Baserri sakabanatu batzuek osatzen dute. Horien artean aipagarria da "Beazko" baserria.

  • Zabalera: 2,27 km²
  • Nola heldu: Bilborako bide zaharretik.

ZABALONDO

Zabalondo industrialdea auzo honetan dago, lursailik gehienak Maurola auzunekoak badira ere. Industrialde hau osatze eta zabaltze fasean dago gaur egun.

  • Zabalera: 1,86 km²
  • Nola heldu: Bilborako bide zaharretik.