Markaida

Nekazal giroko auzunea da; baserri gutxi eta soro zabalak ditu. Mungiako hilerri berria bertan dago. Eliz-eraikinei dagokienez, auzo horretan San Salbatore ermita dago, eta bertatik irtenda, ibilbide polita egin daiteke oinez Zumetzagaraino, hango baseliza aparta ikusteko.

  • Zabalera: 5,81 km²
  • Nola heldu: Larrauritik Jataberako bidetik.
  • Jaiak: San Salbatore (abuztuaren 6an). San Migel (irailaren 29an) ospatzen da Zumetzagan eta bertako erromeriara mungiar eta bakiotar ugari joaten dira.