Errota - Katetxea

Torrebillelaren atzean Billelatarren errota dago, familiaren botere ekonomikoaren ikurra eta, aldi berean, herriko errota nagusia zena. Mungian eta Mungialdean ur-errota ugari egon ziren, eta oraindik ere badaude. Errota horren eginkizuna Mungiako uria irinez hornitzea zen.

Torrebillelaren aurrean Katetxea izeneko eraikin txiki bat dago. Hura da Erdi Aroko Beko kaleko azken arrastoa. Eraikinaren horman ikus daitekeen kateak erakusten duenez, urian salgaiak sartu ahal izateko zergak ordaindu behar ziren tokia zen hura. Gaur egun foroetarako eta teknologia berrietarako gunea da.