Mungia slow city

Slow Mugimendua laurogeiko hamarkadan Italian sortutako mugimendua da. Mugimendu honek presa barik bizitzea berreskuratu nahi du, bizitzaren plazer txikiek eta dibertsitateak dakarzkiguten aberastasunez gozatzea. Mungia Slow mugimenduan sartu zen Bizkaiko lehenengo herria da, hau da, slow city (cittáslow). Mugimendu hori gure bizimodua osasuntsuagoa eta erosoagoa egiten duten antzinako tradizioak eta ohiturak berreskuratu nahi dituen filosofian dago oinarrituta.

Landetxo Goikoa – Lau mendeko tradizioa

Landetxo Goikoa XVI. mendekoa da eta bisita gidatuaren bidez baserriaren arkitektura tipologia eta duen eraikitze-sistema konplexu eta landua ezagutzeko aukera izango dugu.

Mungia slow city 1

Gainera, antzinako baserritarren sineskerak eta tradizioak ezagutuko ditugu. Baserri Magikoa, esperientzia paregabea sasoi hartako herritarren bizimodura eta jatorri paganoko ohituretara hurreratzeko. Eguzki-loreak ate buruetan, teilak, solstizioei lotutako errituak eta abar. Horiek guztiak funtzio magiko eta sinbolikoa zuten elementuak dira.
Ohikotik kanpoko bisita da, atsegina eta interesgarria. Bizkaiko baserririk zaharrena bisitatzera gonbidatzen zaitugu, gure iragana ezagutzeko aukera paregabea duzu.

SLOW CITY (Herri lasaia)

Slow mugimenduaren oinarrietako bat elikadura da: Slow food (jateko tradizionala, naturala) fast food-aren kontrako muturrean dagoena. Kalitatezko elikagaiak dira nagusi, kasurako, Mungiako taloak eta indabak, ondo prestatuta, ardo on batekin lagunduta, txukun eta ikusgarri aurkeztuta.
Gure bisita osatzeko bazkari tradizionala eskeintzen dizuegu (indabak sakramentu guztiekin, entsalada, postrea, ogia, ura eta ardoa).

BISITA (Mungiako monumenturik ezagunenak ikusteko bisita)

Mungiako erdigunea eta bertako monumentu ikusgarrienak ezagutuko ditugu; hala nola, Agirre jauregia, Matxin enparantza eta Foruen enparantza, Andra Mari elizaren aurriak, San Pedro eliza, Erdi Aroko Torrebillela eta Alkartasuna iturria.