Albisteak

“MUNGIHARRO” - Egutegia 2018

2018ko Mungiako egutegiko argazki-lehiaketa

2017/10/15
“MUNGIHARRO” - Egutegia 2018

Udalak 2018ko Mungiako egutegia osotuko dituzten irudiak arkeratzeko argazki-lehiaketa martxan jarri dau.

Egutegiaren gaia "Gure Auzoak" izango da. Harrotasunez zaintzen doguzan bazter eder horreek, gure herriaren identidadearen ikurra diranak, erakutsiko deuskuzan egutegia.

Lagunduko deuskuzu?

Hartuizu parte eta konpartidu eizuz Mungiako auzoetako argazkiak. Mungiar izatearen harrotasuna sentidu eragiten deutsuen argazkiak jaso gura geunkez: tradizinoak, paisajeak, ikurrak, egoerak...gure auzoek zer erakutsi ugari daukie eta.

Danon artean aukeratuko doguz "MungiHarro 2018 - Gure Auzoak" egutegian agertuko diran irudiak.