Albisteak

'ASAU BARIK! - 1. proba

"Asau Barik!" ginkanaren 1. eta 2. proba! Proba biak aurkezteko epeak: maiatzaren 7ra arte

2017/04/23
'ASAU BARIK! - 1. proba

"ASAU BARIK!"-en 1. ETA 2. PROBA

1. ETA 2. PROBA AURKEZTEKO EPEA: MAIATZAREN 7RA ARTE

(1. proba aurkezteko epea luzatu egin da)

 

Ezaugarriak eta dinamika

  • Zer da Asau Barik? Taldeka jokatzeko ginkana birtuala da, beraz, ordenagailu bidez egitekoa. Internet bidezko 5 proba gainditu eta sariak irabazteko aukera.

Facebook: Mungia Gazte

Helbide elektronikoa: asaubarik@gmail.com

  • Norentzat? 12-16 urte bitarteko gazteentzat (DBHkoentzat) 
  • Zenbateko taldeak? Bi, hiru zein lau kideko taldeak.
  • Noiz? Martxoaren 24an hasi eta abenduaren 1ean amaituko da. 
  • Probak? Bost proba egongo dira: lehenengoa martxoaren 24an argitaratuko da, bigarrena apirilaren 18an, hirugarrena ekainaren 21ean, laugarrena irailaren 22an eta bosgarrena urriaren 23an.

Proba guztiak Mungia Gazte facebook gunean argitaratuko dira.

  • Proba motak: selfiak, app jokoak, bideoak...
  • Sariak: 6 sari egongo dira: proba bakoitzeko irabazle bat; gainera, proba guztietan parte hartzen dutenentzat zozketa berezi bat egongo da. Irabazleak nortzuk diren erabakitzeko, sistema mistoa erabiliko da: herritarron botoa + epaimaiharen botoa. 
  • Gidaria: Gaztegunea (Lara)

Oharra: aurten izena emotea beharrezkoa ez denez, edozeinek parte hartu dezake nahi duen proban.

 

 

Informazio gehiago edukitzeko:

                                          -Facebook orrialde hau kontsulta dezakezute:  www.facebook.com/mungia.gazte/

                                         - Helbide elektroniko honetara idatziz: asaubarik@gmail.com

                                         - Gaztegunean (Aita Elorriaga, 3 / telefono zenbakia: 94.555.33.53)