Albisteak

EUSKERA FOROAK

Euskera Foroak-en lehenengo saio parte-hartzailea urriaren 19an, eguenean, arratsaldeko 18:00etan Olalde Aretoan, euskera Mungian ze egoeratan dagoan aztertu eta baloratuko da

2017/10/15
EUSKERA FOROAK

Euskera Foroak-en euskerea Mungian ze egoeratan dagoan aztertu eta baloratuko dogu danon artean (edonork hartu lei parte).

Lehenengo saioa urriaren 19an, eguenean, izango da, arratsaldeko 18:00etan, Olalde Aretoan. Saio dinamikoa izango da, parte-hartzailea.

 

Etorterik ez badaukazu baina eretxia emon gura badozu, idatzi helbide honetara:

euskeraforoak@mungia.eus

 

HAZen eta Udal Kiroldegian jarrita dagozan buzoietan ere utzi dezakezu zure eretxia

 

Danok batera asko egin geinke.

 

Informazino gehiago:

euskera@mungia.eus / 94.674.90.89