Albisteak

Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia

Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia eukiko dogu Mungian, urriaren 20, 21 eta 22an. Pelikulak Torrebillela Kultur Etxean ikusi ahal izango dira, arratsaldeko 19:30ean

2017/10/15
Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia

ZINEMA IKUSEZINAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA 

 

Mungiako Udalak laugarren urtez jaialdi honetan hartuko dau parte eta 13 pelikula ikusteko aukera izango dogu Torrebillela aretoan, urriaren 20, 21 eta 22an.

 

Lantzen daben gaiagaitik edo merkatuak eskatzen dauzan baldintzak ez betetzeagatik erakutsi ezin diran forma askotako lan audiobisualak ezagutzera emoteko leku alternatibo bat da.

 

Horrez ganera, ekimen honen bitartez herritarrak ohitu gura doguz zinea erabili daien gaur eguneko gizartean daukaguzan arazo ezbardinen inguruan alkarregaz berba egin ahal izateko.

 

Informazio gehiago: 

www.kcd-ongd.org