Albisteak

IES Mungia BHI - Proiektuka lan eginez, ikaskuntza garatu

Mungiako eta Plentziako institutuko ikasleak trenari buruzko ikerketa lan-bat prestatzen ari dira

2017/12/10
IES Mungia BHI - Proiektuka lan eginez, ikaskuntza garatu

"Ingurunea ezagutu eta etorkizunerako lan egin"

Ikasleak proiektuka lan egitera ohitzeko, 2017-2018 ikasturtean zehar Mungiako eta Plentziako institutuetako ikasleek (Areeta eta Leioa herriakaz batera) ikerketa-lan garrantzitsu bat burutzen ari dira, Butroi Bizirik Transizioan alkartea eta Mungia eta Plentziako Udalen laguntzagaz batera.

 

Proiektu honen ardatz nagusia trena izango da. Herri bakoitzak trenarekiko daukan ikuspuntua zeharo desbardina da: Plentziak trena herrira iritsi zeneko 125. urteurrenaren inguruan lan egingo du; Mungiaren kasuan, IES Mungia BHI-ko ikasle guztiek ikerketa bateratu bat burutuko dabe. Bertan, gai desbardinak landuko dituzte,  trenaren testuingurupean. Institutuko eskola eta irakasgai guztien inplikazinoa ezinbestekoa izango da trenaren egungo egoera Mungian zein dan aztertzeko.

 

Ikerketa-lanean honako gaiak aztertu eta sakonduko dira, besteak beste: hamarkada desbardinetako azterketa sozio-ekonomikoa, Mungia herriaren itxuratze-prozesua zentzu ekonomikoan, nazino baten eraketa trena abiapuntutzat hartuta, trenaren CO2 emisinoak, komunikazino-sarea, herritarren gauzatze-prozedura, etab.

 

Lehenengo saioa urriaren 25ean izan zan, Torrebillela Kultur Etxean. IES Mungia BHI eta IES Uribe Kostako 1. Batxilergoko ikasleak batu ziran. Saioan hizlari hauek hartu zuten parte: Susana Beltran de Heredia, IES Uribe Kostako zuzendariak; Alaitz Erkoreka, Mungiako Udaleko alkateordeak; David Crestelo, Plentziako alkateak; Olga Macias Muños, EHU/UPV-ko irakasleak; Mariano Roman, IES Mungia BHIko zuzendariak; Butroi Bizirik Transizioan (BBT) alkarteak.