Albisteak

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT)

50 urte baino gehiago dauzkaten eraikinek EIT-a aurkeztu beharko dabe 2018ko bagila baino lehenago

2017/08/17

 

GURE ETXEBIZITZA ZAINDU DAIGUN, ERAIKINEN IKUSKAPEN TEKNIKOAREN BITARTEZ

 

 

Zer da EIT? Zer sartzen da ikuskapen horren barruan?

Informazino eta aurrediagnostikorako tresna bat da, begiz egindako ikuskapen batean oinarritzen dana. Ikuskapen horren bidez ondokoak aztertzen dira: eraikinaren egitura, fatxada, estalkia eta jaube guztienak diran sareak, hau da, saneamendu-sarea eta hornidura-sareak. Ikuskapen horren bidez ikusten da zein dan eraikinaren kontserbazino-egoerea eta ze patologia daukan (euki ezkero).

EITren barruan eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria bere sartzen da. Ziurtagiri hori osotzeko zer behar da? Batetik, eraikinaren inguratzailearen eta instalazinoen ganeko datuak hartu eta eurok hobetzeko moduak zehaztu behar dira; eta bestetik, eraikinaren irisgarritasun-baldintza oinarrizkoak zeintzuk diran eta eurok hobetzeko moduak zehazten dituan txostena egin beharko da.

 

Eraikuntzako elementu nagusien egoera orokorraren azalpena euki behar dau: egitura, oinarriak, aurrealdeak, estalia eta instalazinoak. Era berean, irisgarritasun unibertsalaren oinarrizko baldintzen ebaluazinoa eta eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria euki beharko ditu.

 

 

Nork egin dezake EIT bat?

EIT egiteko eskumendun teknikariak Eraikinen Antolamendu Legeak ezartzen ditu eta, oro har, goi arkitektoa edo arkitekto teknikoa izan behar da. 

 

 

EIT-ren helburuak

EITren helburua eraikinak dituan akats eta kalteak identifikatzea da, barruko zein kanpoko arrazoien, ohitura txarren, hutsegiteen edo ez-mantentzearen ondorioz gertatuak izan. Azken baten, EIT higiezinak kontserbatzeko betebeharraren barruan sartzen da. Horren ganera, EITk ondoko helburuak bere baditu: antzemandako patologien arrazoien aurrediagnostiko bat egitea, baita erakinaren kontserbazino-egoerearena bere, ikusitako akatsen larritasun-mailaren arabera sailkatzea, euron arteko lotura topatzea, kalteen garrantzia baloratzea, esku-hartu behar den erabagitea eta esku-hartze egokiena zein izan daitekean zehaztea.

Ganera, eraikinak sarreretan eta barne komunikazinoan bete beharreko irisgarritasun-baldintza teknikoak bere zehaztu behar dira eta, indarrean dagoan legediari jarraituta, eraikinaren EEZa erantsi beharko da.

 

 

EITren epeak

Maiatzaren 20ko 80/2014 Dekretuak –EAEko EIT azterketak arautzen dituan zemendiaren 21eko 241/2012 Dekretua aldatzen dauenak– ezarritako egutegiaren arabera, 2017ko bagilaren 27an 50 urte (edo gehiago) daukiezan bizitegi-eraikinek EIT azterketa euki eta aurkeztu egin beharko dabe.  Hori dala-eta, betebehar hori beteteko epe-muga 2018ko bagilaren 27a izango da. Horrenbestez, EAEn EIT egitea beharrezkoa izango da honako higiezinak daukiezan jaubeentzat:

  • 50 urtetik gorako bizitegi-eraikinek, danek, bide publikorarko sarbiderik ez daukien familia bakarreko etxebizitzek izan ezik.
  • Taldeko Bizitegi erabilera duten eraikuntzei asimilatutako eraikinek (hotelek, egoitzek, aterpeetxek…).
  • Antolamendutik kanpo dagozan bizitegi-erabilerako eraikinek.
  • Diru-laguntzak eskatu gura dabezan eraikinek, baldin eta diru-laguntza horreek eraikinetan mantetzen-obrak, edota irisgarritasun zein energiaren eraginkortasuna hobetzeko badira (diru-laguntza eskabidea aurkeztu aurretik).
  • Eta Udalek, euren Ordenantzen bidez legedia modu zorrotzagoan aplikatuta, behartzen dabezan ganerako eraikin guztiek.

Taldeko Bizitegi erabilera duten eraikuntzei asimilatutako eraikinek (hotelek, egoitzek, aterpeetxek…).

 

 

EIT-ren irismena, indarraldia eta barriztu beharra

EIT azterketa eraikin osoei egiten jake eta, oro har, 10 urte pasatutakoan barriztu behar da atzera. Hamar urteko epe hori kontabilizatzen da Udalean azterketa bera aurkeztu danetik (azterketa beharrezkoa edo borondatezkoa izan) edo zuzenketa agiria aurkeztu danetik (1, 2 eta 3. mailako esku-hartzeak egin behar izan diranean).

 

 

EITren emaitza

Kontserbazino arloan zera eskatzen dau: batetik, kalitatearen garrantzia baloratzea, esku-hartzeko beharrizanik dagoan adierazotea eta egokiena dan esku-hartze mota zehaztea. Esku-hartze mailak honeek dira:

  • 1. mailakoak: Berehala egin beharrekoak
  • 2. mailakoak: Oso larriak (24 ordutik 3 hilabetera bitarteko epean egin beharrekoak)
  • 3. mailakoak: Larriak (3 hilabetetik 12 hilabetera bitarteko epean egin beharrekoak)
  • 4. mailakoak: Epe ertainean egin beharrekoak.
  • 5. mailakoak: Mantentze-lanak

1, 2 eta 3. jardun-mailak ezartzen diranean, toki-administrazinoa behartuta dago esku-hartzen eta lanak derrigorrez gauzatzeko beharrezko diran mekanismoak erabilten.

 

 

Zertara behartzen dau EIT txostenak?

EIT txostenak berehalakotzat, oso premiazkotzat edo premiazkotzat jotako obra guztiak egin beharra daukate komunitateek. Betebehar hori era bitara bete leiteke: EIT aurkeztuta (4 eta 5.mailako kasuetan), edo zuzenketa-agiria auskeztuta (1, 2 eta 3. mailako kasuetan), ondoko epigrafean azalduko da hori zehatzago.

Udalak, bere eskumenen arloan, pertsonen segurtasuna zaindu nahi dau; hori dala eta, eraikinen egituran, estalian eta bide publikora dagozan aurrealdeetan egin beharreko obrek lehentasuna eukiko dabe.

 

Betebehar hori ez eskatzeak edo eskurik ez hartzeak erantzukizuna ekarri leio tokiko administrazinoari, jaubeari jagokon erantzukizunaz ganera, jakina.

 

 

EITaurkeztea eta erregistratzea

 

EIT Udalean aurkeztu ostean, erregistratu egingo da usko Jaurlaritzak horretarako prestatu dauen plataforman, EUSKOREGITEn hain zuzen bere. Ganera, EIT-k Udalaren sarrera-erregistroko zigilua eduki beharko dau.