Albisteak

Kanpoko igerileku barriak - diseinu-proposamena

Kanpoko igerileku barrien diseinu-proposamena ikusgai dago Udal Kiroldegian, zemendiaren 24ra arte

2017/11/19
Kanpoko igerileku barriak - diseinu-proposamena

Mungiako Udalak Udal Kiroldegiko kanpoko igerilekuak goitik behera barriztatuko ditu, erabiltzaileei eskainitako zerbitzuaren kalidadea hobetzeko helburuagaz.

 

Gaur egun daukaguzan igerilekuek 50 urte inguru daukiez eta azken urteetan, urtero konponketatxo batzuk egin behar izan jakez hauek ireki ahal izateko. Igerilekuak era egokian konpontzeko egin behar dan gastua barri bat egiteko gastuaren antzekoa danez, hauek bere osotasunean barriztatuko dira. Lanak maiatzerako bukatuta egongo dira.

 

Udan uger egiteko barruko igerilekuak zabalik egongo dira, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Abuztuaren 20-26ko astean igerilekuok zarratu egingo dira beharrezkoak diran mantentze-lanak egiteko.

 

 

Zure eretxia jakin nahi dogu

Udalak kanpoko igerileku barrien diseinu-proposamena aurkeztu du eta Udal Kiroldegian ikusgai izango dogu, zemendiaren 10etik 24ra. Herritarren parte-hartze prozesu baten bitartez, kirol zentrora gerturatzen diranek beren eretxia emon eta bertan jarritako postontzian itxi ahal izango dabe.

 

Erakusketara joan ezin diranek proiektuan parte hartu nahi ezkero, hauek beren eretxia bere emon ahal izango dabe, helbide honetara idatziz:

kanpokoigerilekuak@mungia.eus

 

Behin epea bukatuta, udal teknikariek jasotako eretxiak aztertuko dituzte.

 

Proposamenean agertzen diran irudiak itxura hartzeko baino ez dira.

 

Proiektu honen aurrekontua 800.000€-koa da.