Albisteak

URIGUEN HAURRESKOLA - Barrikuntza-lanak

Uriguen Haurreskolan barrikuntza-lanak egin dira 2017-2018 ikasturte hasieran

2017/10/15
URIGUEN HAURRESKOLA - Barrikuntza-lanak

Uriguen Haurreskolaren eraikinean barrikuntza-lanak egin dira. Beheko solairuan aldaketa eta ordezkapen-lan garrantzitsuak egin dira.

 

- Beranda bere osotasunean barriztatu da. Eraikin hau eraitsi edo bota da. 0-3 urteko umeentzako psikomotrizitate-gela bezala erabiltzen da leku hau. Hormigoizko zimendu barria jarri da; fatxada termobustinezko adreiluz eta pladurrez osatua dago.

Leihoak PVC materialezkoak dira. Alde batetik, isurtze baxuko airezko kamaradun beirak dauzkate, leihoen efizientzia energetikoa hobetzeko. Beste alde batetik, eguzki-kontrola bermatzen dituzten leihoak dira, umeak eguzki-izpietatik ondo babesteko. Pertsianak motorizatuak dira, gainontzeko geletan dagozan leihoen bezala.

Berandaren sabai barriak egurrezko egitura dauka, teila itxurakoa, eraikuntzan dagoen antzekoa.

Berandaren zolaketa guztiz barria da: binilo formadun zorua, hain zuzen bere.

 

- 0-1 urtekoentzako bainugelak: Bainugelak bere osotasunean birmoldatu dira eta euren arteko distribuzioa berrantolatu da.

 

- Urbanizazinoaren kanpoko zolaketa: ordezkapen osotua egin da. Ondoko lanak egin dira: zorua zulatu, euri-uren hustuketa-sistema egokitu, eta inprimatutako hormigoia ezarri da.