Albisteak

Bisita - Rovaniemi-Laponia

Visita del alcalde de Rovaniemi-Laponia y Santa Claus (Joulupukki) a Olentzero y Mari Domingi

2017/12/10
Bisita - Rovaniemi-Laponia

Zemendiaren 22an Esko Lotvonen, Rovaniemiko alkatea, Mungian izan zan. Rovaniemi Laponiako hiriburu administratiboa da eta, nola ez, "Bizar Zuriren herrixka" (Joulupukki finlandieraz) izateagatik, finlandiar eskualdeko lekurik bisitatuena dogu.

 

Ager Izagirrek, Mungiako alkateak, anfitrioi-lana egin eban. Esko Lotvon-ek Landetxo Goikoa baserria gertutik ezagutzeko aukera bere izan eban. Landetxo Goikoa Bizkaiko baserririk zaharrena da. 1510ean eraiki eben, balio arkitektoniko handia daukan eraikina, hain zuzen bere. Gure arbasoen bizileku eta babesleku izan zan, egun Olentzeroren Etxea – Izenaduba Basoa. Olentzero bere han izan gendun, Mari Domingigaz batera, Esko Lotvonen eta Joulupukki-ri behar bezalako ondo etorria emoten. Horretara, Mungia eta Rovaniemi herrien arteko harremana sendotzeko helburuagaz, bat egin eben Izenaduba Basoan.

 

Bai Lotvonen-ek, bai Joulupukki-k, euskal mitologiako pertsonaiak ezagutu eben: Tarttalo, Basajaun, Galtzagorriak, Lamiak, Mari, etab.

 

Magiaren eta mitologiaren munduan murgiltzeko topaleku ezin hobea, dudarik gabe.