Albisteak

X. HEMENDIK SARIAK

Mungialdeko X. HEMENDIK SARIAK jasoko dira Mungian, urriaren 17an (martitzena), arratsaldeko 20:00etan, Olalde Aretoan

2017/10/17
X. HEMENDIK SARIAK

X. HEMENDIK SARIAK

 

Mungialdeko HEMENDIK SARIAK hamargarren edizinoa jasoko dau Mungiak urriaren 17an (martitzena).

 

Ekitaldia Olalde Aretoan egingo da arratsaldeko 20:00etan. Sari horreen bitartez eskualdeko pertsona, entidade eta alkarteen lana eta dedikazinoa aitortu gura da.

 

Sarituen artean, lau alkarte edo entidade Mungiakoak izango dira:

  • Larramendi Ikastola (50 urte)
  • Kepa Deuna Futbito Txapelketa (40 urte)
  • Danontzat Jubilatu eta Pentsinodunen Alkartea
  • Arrautza Gorringo Mikologia Alkartea

Ekitaldi irekia izango da eta edonor joan daiteke.