Gabonetako Azoka

Mungiako Gabonetako Azokaren hirugarren edizinoa egingo da abenduaren 20tik 24ra, Euskal Pizkundearen Etorbidean

2017/12/15
Gabonetako Azoka

GABONETAKO AZOKA

Abenduaren 20tik 24ra bitartean, Mungiako Gabonetako Azokaren hirugarren edizinoa eukiko dogu. Bertoko sektore-langileez osatua egongo da, Gabonetako usainaz eta jai-giroaz gozatzeko gune ezin hobea bihurtuz.

 

Azoka, oraingoan, Euskal Pizkundearen Etorbidean egongo da, Foruen eta Matxin Plazaren artean.19 postu apain eta dotore jarriko dituzte, honako produktuak eskainiz: artisautza eta eskuz egindako produktuak, ehun-gaiak, oinetakoak, bitxikeriak, osagarriak, jostailu berezi eta hezigarriak, liburuak eta gozoak (gozogintza kreatiboa). Egun hauetan opariak erosteko aukera ezin hobea daukazue.

 

Gabon-aurreko egun hauek bai merkataritza zein ostalaritza-jarduera handikoak izaten dira. Horrez gain, Olentzeroren etxea edo 'Izenaduba Basoa' bisitatzera etortzen diren jende kopuru nahikoa ere egoten da. Hori guztia kontuan hartuta, Mungiako Udalak eta Mungialdeko Behargintzak aukera egokitzat jo dute bertoko merkataritza eta ostalaritza jardunaldien alde egiten duen ekimen hau aurrera ateratzea.

 

Oparirik harrigarrienaren bila ibili eta Gabonetako jai-giroaz gozatu ahal izango dabe bai mungiarrak zein bertara hurbiltzen direnak. 

 

Gabonetako Azoka abenduaren 20an, eguaztenean, zabalduko da: arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Gainontzeko egunen ordutegia honelakoa izango da: eguenean eta barikuan (21 eta 22an), 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; zapatuan (23an), goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:30era; eta, domekan (24a), goizeko 11:00etatik 14:00etara.

 

Gabonak gertukotasun eta intentsitate handiz bizi gura baldin badituzu, oraintxe daukazu aparteko aukera.