GERO ARTE! - Bizkaiko Foru Aldundiaren birziklapenaren aldeko kanpaina

Bizkaiko Foru Aldundiak birziklapen kanpaina martxan jarri du, EBko ekonomia zirkularraren helburuetan ezarritako %65eko tasara iritsi nahian

2017/08/15
GERO ARTE! - Bizkaiko Foru Aldundiaren birziklapenaren aldeko kanpaina

"Gero Arte. Birziklatu eta atzera itzularazi" leloaren pean, foru erakundeak %65era igo nahi du birziklapen tasa -2016an %43,78 izan da-, Europar Batasunak 2015eko abenduan onetsitako ekonomia zirkularraren paketean 2030erako ezarri zituen helburuak betetzeko. lldo horretan, Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Elena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak Bizkaiko gizarte osoaren erronka gisa planteatu dute kanpainaren helburua; izan ere, hondakinak sorburuan bereizte horretan dago briziklapena eta berrerabilera handitzeko gakoa. 

Azken lau urteotan hondakin nahasien bilketa %3,25 murriztea lortu da. Aurtengo ekitaldian Bizkaiko Foru Aldundiak 17,6 milioi eurotik gorako ekarpena egingo du hiri hondakinen birziklapena kudeatzeko.

 

Lehenengo ekintza burutu da jada: Bilboko Kale Nagusiko tarte batean trafikoa eten egin da, bilgarri mordoa bota dute galtzadara, 4.000 biztanleko adinako herri batek egunean sortzen duen kopurua, eta bilgarri horien bilketan parte hartzeko eskatu zaie herritarrei. Urte amaierara arte eta 2018ko lehenengo hilabeteetan beste ekintza batzuk etorriko dira: udalentzako sariketa bat, birziklapenari buruzko informazio lantegiak karpape batean, foodtruck bat hondartzetan eta herrietako jaietan, edo kafeak doan banatzea, birziklatzeko eramaten diren bilgarrien truke. Ekintza horien osagarri, urtean zehar apurka aditzera emango diren beste batzuk antolatuko dira.