5. edukiontzia - 2. deialdia konpostaje kanpaina

Etxeko konpostaje-kanpainan parte hartzeko aukera barria!

2017/11/21
5. edukiontzia - 2. deialdia konpostaje kanpaina

Mungiako Udalak etxeko konpostaje-kanpainan parte hartzeko 2. deialdia martxan jarri dau, 5. edukiontziaren erabilera sustatzeko helburuagaz.

 

Kanpaina honen bitartez, materia organikoa ondo bereizteak daukan garrantzia helarazi nahi deutsuegu.

 

Horregaitik, kanpaina honetan parte-hartzera deitzen deutsuegu: bizilagunei zuzenduta, Udaletik gutun bat bidaliko da, etxeko konpostajeak daukan garrantzia azalduz eta, prozesu honen funtzionamendu egokia bermatzeko, Udalak eskainiko dituan ikastaroen egutegia ere zehaztuko da.

 

Etxeko konpostajearen helburu nagusia, konposta geuk sortuta, zaborrari eta hondakin organikoei daukien balioa emotea da. Konposta nekazaritzarako eta lorazaintzarako ongarri baliogarria da eta, konpost horrek, aldi berean, lurraren egitura hobetzen dau.

 

Izena emoteko edo informazino gehiago jasotzeko, deitu doako telefonora

Etxeko konpostajearen kanpaina barrian parte hartu gura badozu, deitu doako telefonora: 900.866.963

Ondo bereizteko zer egin behar dan azalduko deutsugu zemendian zehar antolatu diran informazino-bileretan.