Kanpoko igerileku barriak - diseinu-proposamena

Herritarren parte-hartze prozesuaren bitartez, bai aurkezpenaren egunean, bai helbide elektronikora idatzita, herritarrek orain arte bidali dozuezan galderei erantzun jake, hona hemen batzuk:

2017/11/21
Kanpoko igerileku barriak - diseinu-proposamena

Kanpoko igerileku barrien diseinu-proposamenaren aurkezpen ofiziala egin ostean:

 

Herritarren parte-hartze prozesuaren bitartez, bai aurkezpenaren egunean, bai helbide elektronikora idatzita, herritarrek orain arte bidali dituzten galderei erantzun jake, hona hemen batzuk:

 

 

1. Zergaitik zaharbarritu behar dira kanpoko igerilekuak?

Instalazino hori orain dala 50 bat urte egin zan; eta izan dauen egoereak, idegi egin ahal izateko beste barik, gastu handiak egin beharra ekarri dau.

Teknikarien ustez, orain dagoan moduan egonda, seguru antzean, ezin izango da gehiago erabili.

 

 

2. Zenbat diru beharko litzateke gaur egun daukagunaren moduko instalazinoa egiteko, beste ezertan sartu barik?

500.000€ y 600.000€ bitartean.

 

 

3. Zenbat balioko leuke uger egiteko ohitura daukagunok urte osoan igerilekua erabili ahal izateko, kanpokoa estaltzea?

Gai hori bere aztertu da, eta 4 edo 5 milioi euro inguruko gastua ekarriko leuke; estalki motaren arabera, gehiago edo gitxiago. Kontuan hartu behar da klimatizatuak dirala, eta horretarako behar diran instalazinoak egin beharko litzatekez. Horren ganera, kasu baterako, aldagelen kopurua bere egokitu egin beharko litzateke, barruko igerilekuen araudiari jarraituta.

Hortik aparte, bere kontuan hartu beharko litzateke beste gastu finko batzuk gora egingo leukiela: langileak, garbi-ikusia, hornidurak, mantentze-lanak…

Udan uger egin gura dabenek barruko igerilekua eukiko dabe horretarako.

Abuztuan aste betez egongo dira barruko igerilekuak itxita mantentze-lanak egiteko. Aste hori erabiltzailerik gitxien egoten dana izango da, hau da, Bilboko aste nagusia.

 

 

4. Badago Kiroldegirako beste inbertsinorik aurreikusita?

Datorren urtean gimnasioko airea barriztatzeko sistema hobetuko da.

 

 

5. Akabuko 15 urteetan kasu baterako, ze inbertsino egin da kirol instalazinoetan?

Handienak aitatuz, zenbaki handietan azalduta; eta, dana dala, badakigu oraindik asko dagoala egiteko.

  • -Futbola (zelaia zaharbarritu, aldagelak, bedar artifiziala barriztatu, argiak, Larreta zelaia...): 2.800.000€
  • -Errugbia (aldagelak, zelaia zaharbarriztu, back stop, espaloi perimetrala….): 770.000€
  • -Kiroldegia (igoigailua, squash eremuko solairuartea, kanpoko aldea eta paddel pistak, biltegiak egokitu, bulegoak, terraza barriztu): 1.400.000€

 

 

6. Ze aurreikuspen dago etorkizunerako Mungiako kirol-instalazinoetarako?

Momentu honetan azterketa tekniko global bat egiten gabilz, hau da, Mungiak datozan 10-15 urteetan ze beharrizan izango dauen; eta horreei instalazino barrien bidez erantzuna emoteko ze aukera desbardin dagoan; horren inbertsino-kosteak eta mantentze lanenak.

Behin lan tekniko hori burututa, aurkeztu egingo jake kirol-talde eta herritarrei, euren eritxiak entzuteko.

 

 

7. Orain dagozan berdegune eta zuhaitzak egongo dira?

Bai, egongo dira. Eremu txiki baten eragin egin beharko jako, baina zuhaitzak bardin egongo dira eta, ahal bada, orain dagozanak baino gehiago.

 

 

 

Herritarren parte-hartze prozesua

Udalak kanpoko igerileku barrien diseinu-proposamena aurkeztu du eta Udal Kiroldegian ikusgai izango dogu, zemendiaren 10etik 24ra. Herritarren parte-hartze prozesu baten bitartez, kirol zentrora gerturatzen diranek beren eretxia emon eta bertan jarritako postontzian itxi ahal izango dabe.

 

Erakusketara joan ezin diranek proiektuan parte hartu nahi ezkero, hauek beren eretxia bere emon ahal izango dabe, helbide honetara idatziz:

kanpokoigerilekuak@mungia.eus

 

Behin epea bukatuta, udal teknikariek jasotako eretxiak aztertuko dituzte.

 

Proposamenean agertzen diran irudiak itxura hartzeko baino ez dira.

 

Proiektu honen aurrekontua 800.000€-koa da.