Olalde

Mungiako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, Herri-kirolen parke- museoa sortu du Olalden. Bisita gidatuaren bidez bisitariek Euskal Herriko Herri-kirolen tradizioa ezagutzeko aukera izango dute: jatorria, modalitate bakoitzaren garapena, federazio ezberdinak…

KIROLA ETA LANA – Jatorria

Herri-kirolak jatorrian baserriko lanei lotutako kirolak dira. Baserriko bizimodua eta beharrak dira herri-kirolen oinarrian daudenak. Gure arbasoek era askotako lanak burutu behar izan zituzten beraien familiak aurrera ateratzeko, inguru gogor batean. Baserrian egiten ziren ohiko lanok txapelketa bihurtu ziren eta balio kultural, etnografiko eta historiko izugarria dute, gure arbasoen bizimoduaren adierazpide dira eta.

Olalde 1

Gure kirol hauetan indar fisiko eta erresistentzia handia behar dira. Atletek duten indarraren adierazleak dira; izan ere, askotan euren ahalmenaren muga-mugara heltzen baitira kirolariak.

APUSTUA

Euskal herri-kiroletan lehia da nagusi, eta horren erakusgarria da "apustua"; hau da, plaza, jokoa, dema eta desafioa oinarrizko elementuak dira gure herri-kiroletan
Kirol bereziak dira, gure inguru geografikoan sortuak eta gure errealitate kultural, sozial eta ekonomikoari lotuak.

Herri Kirolen modalitate batzuk

• Aizkolariak:
Kirol hau ahalik eta denborarik laburrenean neurri jakineko enbor bat edo batzuk aizkoraz ebakitzean datza. Enborrak normalean era horizontalean jarrita daude.

Olalde 4

• Harrijasotzaile:
Pertsona batek, inolako tresneria edo makina laguntzailerik gabe, harria behetik altxatu, lepo gainera jaso eta posizio horizontalean jarri behar du.

Olalde 5

• Soka-tira:
Euskal Herriko herri-kiroltzat hartzen bada ere, mundu osoan zehar hedatuta dago eta nazioarte mailako federazioa eta lehiaketak ditu. Kirol olinpikoa izan zen Aro Modernoko lehenengo Olinpiadetan.