Ontzi arinak

Edukiontzi horia - ontzi arinak

Edukiontzi horia - ontzi arinak

 

Zer bota behar da horra?

 

Botilak eta plastikozko ontziak:

  • Edari eta janarien botilak: freskagarri, ur, orio, irabiaki, eta abarrenak.
  • Garbikuzirako produktuen botila eta ontziak: lejia-botilak; beheak, kristalak, erropak garbitzekoak, leungarrienak, suetako tresnak garbitzekoenak eta abar.
  • Geure buruaren higienerako produktuen ontziak: gel, usain, xanpu, desodorante eta antzekoen ontziak.
  • Janari-poteak: kétchup, mostaza,...
  • Poliexpanezko erretiluak (kortxo zuriz egindakoak).
  • Plastikozko arrautza-ontziak.
  • Plastikozko ontziak: jogurt, natilla, gaztai fresko, gurin eta antzekoenak.
  • Jatekoen plastikozko boltsak: izoztu, fruta, barazki, molde-ogi, opil, pasta eta antzekoenak.
  • Plastikozko bilgarriak, jan arinen boltsak, gozokienak eta plastikozko boltsak.

 

Metalezko ontziak:

  • Edari-latak (freskagarri, garagardo eta abarrenak), kontserba-latak (antxoa, hegaluze, sardina eta abarrenak).
  • Aluminiozko erretiluak eta aluminio-papera.
  • Janarietarako aluminiozko boltsa eta ontziak: umeentzako janari, zopa, pure, pasta prestatu, kafe eta antzekoenak.
  • Kosmetika-espray poteak: laka, desodorante, bizarra kentzeko bits eta antzeko produktuenak.
  • Aerosolak.
  • Jateko eta higieneko produktuen hodi-ontziak: esne kondentsatu, bizarra kentzeko bits eta antzekoenak.
  • Ontzi eta botilen tapa eta tapoi metalikoak.

 

Brikak:

  • Edarienak: esne, zuku, ur, ardao eta antzekoenak.
  • Janarienak: tomate, zopa, salda, gazpacho eta antzekoenak.

 

 

Zelan itxi behar dira?

 

  • Ontziak hutsik, uretatik pasau eta plegauta.
  • Ez sartu bata bestearen barruan.
  • Hondakinak eroateko erabilitako boltsatik atera edukiontzi horira bota aurretik.
  • Edukiontzia ezin bada erabili edo beterik egonez gero, ez itxi hondakinak kanpoan; bilatu beste edukiontzi bat.

 

 

Hau EZ!

 

  • CD-ak, bideoak eta disketeak.
  • Zartaginak, mahai-tresnak, lapikoak.
  • Kola-ontziak, pintura edota produktu korrosiboen poteak.
  • Haginetako eskubilak, orraziak.
  • Plastikozko sakotontziak, txupeteak, biberoiak.
  • Bizarra kentzeko labainak.
  • Oihalak, konpresak, preserbatiboak, belarrietarako kotoi-zotzak.
  • Fregonak, erratzak, mustukak, espartzuak, gomazko eskularruak.
  • Boligrafoak, pertxak, pelotak, plastikozko jostailuak.
  • Plastikozko aulkiak eta mahaiak.
  • Baldeak.
  • Etxeko elektrotresna txikiak.
  • Sendagaien blisterrak eta ontziak.

 

Gure datuak

 

Mungian bildutako ontzi arinen kopuruak urte desbardinetan

 

  • 2015: 324.857 Kg.
  • 2014: 317.900 Kg.
  • 2013: 326.683 Kg.
  • 2012: 322.680 Kg.
  • 2011: 325.479 Kg.

 

 

 

Ontzi arinetan agertzen diran ikurren esangura:

 

                                                   

Puntu berdea ontzi-hondakinen Kudeaketarako Sistema Integratuari atxikita dagozan enpresen ontzietan agertzen da.

 

El Kudeaketa Sistema integratu horrek bermatu egiten dau eremu horretan legeak ezarrita daukazan birziklatze eta balorizazino helburuak bete egingo dirala.

 

Puntu berdeak kudeaketa sistema integratuetan dagozan ontziak identifikatzen ditu; eta hori toki erakundeek finantziatuta dago zati baten.

 

 

 

                                                  

                       

Plastiko mota desbardinen identifikazinoa

 

Biribilaren barruan agertzen dan zenbakiak ontzi hori egiteko erabili dan material birziklatuaren portzentaia zerin dan adierazoten dau.

 

Mobious biribila: biribil horrek ontzia birziklatua, birziklagarria edota biodegradagarria dala adierazoten dau. Hori erabiltea ez dago inoren identifikazino-sistema ofizialek bermatuta, baina lagundu egiten dau ingurumen-sentiberatzearen arloan.

 

 

 

                                                  

 

Janariei ikututen eta batera dagozan geruza bi edo gehiagoko plastikoak identifikatzeko balio dau.

 

Etxeko erabilerarako dala edo janariak biltzeko egokia dala adierazoten dauen esaldia agertu leiteke bertan.

 

 

Ontzi arinak birziklatzearen onurak eta kontu interesgarri batzuk

 

Jakin izan dozu?

  • Lata bat material birziklatuaz egiten bada, energiaren %95 aurrezten da, hutsetik hasita lata bat egiteko behar danaz alderatu ezkero.
  • Lata bat desegiteko 500 bat urte behar dira.
  • Inguruan daukazuzan altzariak brik birziklatuz eginak izan leitekez; eta horretara, lehengai eta energia asko aurrezten da.
  • Plastiko tona bi berrerabiltea petrolio tona 1 aurreztearen parekoa da.
  • Birziklatzen dan ontzi bakotxeko, telebista bat 3 ordutan biztuta eukiteko behar dan energia aurreratzen da.

 

 

 

Gune interesgarriak

www.ecoembes.com