Pilak

Pilak

 

Pilak HONDAKIN ARRISKUTSU bat dira.

 

 

Zer bota behar da horra?

 

  • Botoi-pilak.
  • Pila arruntak.

 

 

 

Non itxi behar dira?

 

  • Lurrazpiko beira-edukiontzietan holangoak ixteko apropos jarrita dagozan buzoietan.
  • Garbigunean.
  • Pilak saltzen diran lekuetan: supermerkatuetan, etxetresna elektrikoak saltzen dabezan dendetan, bitxi dendetan, ordulari dendetan, argazki dendetan, eta abar.
  • Edukiontzia ezin bada erabili edo beterik egon ezkero, ez itxi hondakinak kanpoan; bilatu beste edukiontzi bat.

 

 

 

Hau EZ!

 

  • Pila ez dan beste edozer.

 

 

 

Pilak birziklatzearen onurak eta kontu interesgarri batzuk

 

Lurraren eta uraren kutsadura ekidin

  • Euri-urek eta zaborren fermentazino prozesuak pilek daukiezan konposatuen korrosioa eragin leikie. Beraz, pilen metal astunak askatu egin ahal dira, eta lurpeko uretara joan.
  • Pilen errausketa kontrolatu gabeak edota desegokiak lurraren kutsadura eragiten dau; eta urena bere bai, euria egiten dauenean.

Lehengaiak eraustea ekidin

  • Pila mota desbardinen osagaiak aprobetxatuta, lehengaien erauzketa saihesten da eta, bide batez, energia aurreztu eta ingurugiroaren kutsadura ekiditen da.

 

Jakin izan dozu?

  • Botoi-pila batek 600.000 litro ur kutsatzen ditu.
  • Pila alkalino batek 175.000 litro ur kutsatzen ditu.
  • Pila arrunt batek 3.000 litro ur kutsatzen ditu.

 

 

 

Gune interesgarriak

www.ecolec.es