Pribatutasun politika

Mungiako Udalak jakinarazten dizu formulario elektronikoetan edo/eta posta elektroniko bidez emandako datu guztiak konfidentzialtasun osoz tratatuko dituela Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraiki.

 

Zure datuak ikusteko, zuzentzeko edo baliogabetzeko eskubidea duzu. Halakorik egin nahi izanez gero, idatzizko eskabidea bidal dezakezu.

 

Mungiako Udalak zure datuak modu arduratsu eta konfidentzialean erabiltzeko konpromisoa du, beraz, erabiltzaileen datuak legeak eskatzen duena betez baliatuko direla bermatuko du. Gainera, Udala izango da datuok adierazitako komunikazio-, informazio- eta administrazio-zereginetarako erabiliko dituen bakarra.

 

Eskatzen ditugun datuak egokiak eta bidezkoak dira, ez dira gehiegizkoak arloa eta xedeak kontuan hartuz gero. Erabiltzaileak benetako datuak eman beharko ditu beti. Hala egin ezean, Mungiako Udalak erregistratutako zerbitzuetatik kanpo utzi ahalko du datu faltsuak eman dituen erabiltzaile oro, eta bidezkoa den beste edozein ekintza legal ere jarri ahalko du abian.