Baliabide orokorrak

informazio urbanistikoa

Mungiako Baliabide Orokorren Sailak kalitatezko zerbitzu publikoaren aldeko apustua egiteko ezinbestekoak diren hiru ekintza-unitate hartzen ditu bere gain:

 

HAZ

 

Mungiako Udalak Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ) dauka, erakundearen eta herritarren arteko harremana erraztuko duen gertuko komunikazio zuzena ahalbidetzeko. Zerbitzu horren xedea administrazioarekiko harremana erraztea da, eta teknologia berriak ere erabiltzen ditu helburu hori lortze aldera.
Harrera Bulegoan Udaleko tramitazio guztiak kudeatuko dira, baita orain arte Agirre Jauregian burututakoak ere:

 

  1. Udalari buruzko eta herritarrentzako informazio eta arreta zerbitzua.
  2. Agirien sarrera-erregistroa: eskabideak, alegazioak, kexak, etab.
  3. Kasuan kasuko sailera bideratzea.
  4. Aldez aurretiko hitzorduak.
  5. Biztanleen udal errolda: udal-erroldan alta ematea edo aldaketaren bat egitea, erroldatze-agiriak ematea, erroldatze- eta egoitza-ziurtagiriak eskatzea eta sartzea.
  6. Estatistika .
  7. Libre dauden etxebizitzei buruzko txostenak eskatzea.
  8. Obra-, irekiera- eta jarduera-lizentziak eskatzea.
  9. Ibi-lizentziak.
  10. Fidantzak/abalak itzultzea.
  11. Udal-hilerria.
  12. Ondasunetan eta eskubideetan jasandako kalteen erreklamazioa.
  13. Jaietan txosnak/barrakak jartzeko eskaera.
  14. Jaietan kalez kaleko salmenta-postuak jartzeko eskaera.
  15. Udal zerga-bilketa: azken horrek bulego-ordu arruntetan artatzen ditu herritarrak, astelehenetik ostiralera 8.30 - 14:30 ordutegian.
  16. Kultura Saileko tramitazioak.
  17. Kirola Saileko tramitazioak.
 

ORDUTEGIA:

  • Astelehenetik barikura - 7:30-16:00 (eten barik)
  • Eguenetan: 7:30-20:00 (eten barik)

 

INFORMAZIOATelefonoa: 94.674.12.16Faxa: 946.155.634E-Posta: gizabaliabideak@mungia.eus
 

 

Udaltzaingoa

 

Udaltzaingoa ezinbesteko zerbitzu publiko profesionala da, eta Mungiako Udalaren Baliabide Orokorren Sailaren mendekoa da. Herritarrek euren eskubide eta askatasunak libreki erabil ditzaketela bermatzeko bere eskuan dagoena egitea, beti ere kasu bakoitzean errespetatu beharreko araudia betetzen dela zainduta, eta bere eskumenen barruan pertsonei behar bezalako segurtasuna ematea dira kidego horren egiteko nagusiak.
Informazio gehiago zerbitzuen menuan. http://www.mungia.org/eu/policia-local

 

Giza Baliabideak eta Antolakuntza

 

Giza Baliabide eta Antolakuntza zerbitzuaren helburua Udaletxeko langileria osatzen duten funtzionarioak eta lan kontratupeko langileak tokiko administrazioaren zuzenbide- eta antolakuntza-eremuan kudeatzea da, horrela mungiar guztiei eskaintzen diegun zerbitzu publikoa eraginkorra eta eragingarria izan dadin.
Garatzen dituen egitekoak honako hauek dira, besteak beste:

 

  1. Langileria zuzentzea.
  2. Sailak antolatu eta koordinatzea.
  3. Lan-harremanak: langileen ordezkariekin negoziazioak egitea; udal-zerbitzuen lan-egutegia prestatzea; lanaldiak, ordutegiak eta txandak diseinatu eta kontrolatzea; baimenak, lizentziak, oporrak eta familia eta lana uztartzeko edozein neurri izapidetzea.
  4. Langileak hautatzea: Udaletxeko Langileria eta Lanpostuen Zerrenda prestatzea, eguneratzea eta mantentzea; Enplegu-eskaintza Publikoak prestatzea; Udalean funtzionarioak edo/eta lan-kontratupeko langileak kontratatzeko prozesuak antolatu eta burutzea, edo lan-poltsak sortzea.
  5. Langileriaren eta funtzio publikoaren inguruko aholkularitza juridikoa ematea, eta baita Udaltzaingoak hasitako zehapen-espedienteak bideratzea ere.
  6. Lan-arriskuen prebentzioa.

 

INFORMAZIOATelefonoa: 946.741.216E-Posta: gizabaliabideak@mungia.eus