Sukaldeko orioa

Edukiontzi laranja - sukaldeko orioa

Edukiontzi laranja - sukaldeko orioa

 

Zer bota behar da horra?

 

  • Sukaldean erabilitako orioa.

 

 

Zelan itxi behar dira?

 

  • Ahal izan ezkero, plastikozko ontzi itxietan. Adibidez,  plastikozko ur botilak. Leungarrienak, freskagarrienak, eta abar.
  • Segurtasuna dala-eta, itxaron orioa hoztu arte ontzietara bota aurretik.
  • Ontzia beterik dagoanean, beti tapea itxita, bota edukiontzi laranjara.
  • Edukiontzia ezin bada erabili edo beterik egon ezkero, ez utzi hondakinak kanpoan; beste edukiontzi bat bilatu.

 

 

Hau EZ!

 

  • Motorretako orioak.
  • Orio mineralak.

 

 

Gure datuak

 

Mungian batutako orio lohiaren kopuruak urte desbardinetan

 

  • 2015: 10.118 Kg.
  • 2014: 10.380 Kg.
  • 2013: 10.839 Kg.
  • 2012: 12.235 Kg.

 

 

Sukaldeko orioa birziklatzearen onurak eta kontu interesgarri batzuk

 

Lurraren eta uraren kutsadura ekidin

  • Sukaldeko orioa birziklatu ezkero, ez doguz errekak edota lurra kutsatzen eta ez deutsegu estolderiei kalte egiten. Ganera, biodiesel eta xaboia egiteko erabili daiteke.
  • Orioa harritik bota ezkero, estolderiak trabatu egiten dira, karraskarien elikagaia da eta ur zikinen araztegiko prozesua gatxagoa egiten da; eta horrek kostuak handitzen ditu.

Zabortegira eroaten dan hondakin kopurua murriztu

  • Orio lohia eroateko erabilten doguzan ontziak (beirazkoak edo plastikozkoak) bere birziklatu egiten dira.

Jakin izan dozu?

Litro bat oriok 40.000 litro ur kutsatzen ditu.

  • Pertsona bakotxak 20 litro orio kontsumitzen ditu urtero. Horreetatik %10 eta %20 bitartean hondakin bihurtzen da.

 

 

Gune interesgarriak

www.rafrinor.com

www.consorciodeaguas.com