Udal aurrekontua

Orri honetan daukazu Mungiako Udalaren 2017rako Aurrekontu Orokorra. Aurrekontu hori Udalaren eta erakunde publikoen aurrekontuek osatzen dute.

Urtebeterako aurreikusten diren diru-sarrerak zeintzuk diren eta medio ezberdinen bitartez jasotako dirua zertan gastatuko den zehazten duen dokumentua da.

Mungiako Udalbatza Osoak, besteak beste, urte edo ekitaldi bakoitzerako aurrekontuak onartzeko gaitasuna eta betebeharra du. 2017ko ekitaldirako aurrekontua 2016ko abenduraren 15eko Osoko Bilkuran onartu zen, aktaren laburpenean ikusi daitekeen bezala:

Mungiako Udalaren diru-sarrerek hiru iturri nagusi dituzte:

  1. Zerga orokorrak(PFEZ, BEZ, SZ, eta abar; Udalari dagokion partea)
  2. Udal zergak:
    1. Ondasun higiezinak
    2. Ibilgailuak
    3. Lur-eremuen gaineko balioa
    4. Jarduera ekonomikoak
    5. Instalazioak eta lanak
  3. Udal tasak

Oro har, gastu eta diru-sarrerek osatzen dute udal aurrekontua, eta horien jatorri eta xedearen inguruko informazioa jasotzen da bertan. Informazio hori ondoko egiturek definitzen dute:

  • Egitura ekonomikoak nola gastatzen den edo nongo diru-sarrera den adierazten du.
  • Egitura funtzionalak zertan gastatzen den adierazten du.
  • Egitura organikoak nork jasotzen edo gastatzen duen adierazten du.

Dirua nola gastatzen den edo nola jasotzen den azaltzen digun egitura da. Bertan, kontzeptu bakoitza zein kapitulu eta artikuluri dagokion adierazten da (bai diru-sarreren kasuan, bai gastuetan).

Mungiako Udalak, gastuen kasuan, bere egitura ekonomikoa 9 kapitulutan du banatuta:

  • 1. kapitulua: pertsonal-gastuak
  • 2. kapitulua: ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuak
  • 3. kapitulua: finantza-gastuak
  • 4. kapitulua: transferentzia arruntak
  • 5. kapitulua: kontingentzia-fondoak
  • 6. kapitulua: inbertsio errealak
  • 7. kapitulua: kapital transferentziak
  • 8. kapitulua: finantza-aktiboak
  • 9. kapitulua: finantza-pasiboak

Bestalde, diru sarrerak 7 kapitulutan:

  • 1. kapitulua: zuzeneko zergak
  • 2. kapitulua: zeharkako zergak
  • 3. kapitulua: tasak eta bestelako sarrerak
  • 4. kapitulua: transferentzia arruntak
  • 5. kapitulua: ondare sarrerak
  • 8. kapitulua: Finantza-aktiboak
  • 9. kapitulua: Finantza-pasiboak

Dirua zertan gastatzen den azaltzen digun egitura. Mungiako Udalak bere gastua ondoko multzo funtzionaletan sailkatzen du:

  • 0 multzoa: Zor Publikoa
  • 1 multzoa: Oinarrizko zerbitzu publikoak
  • 2 multzoa: Babes eta sustapen sozialeko jarduketak
  • 3 multzoa: Lehentasunezko ondasun publikoen ekoizpena
  • 4 multzoa: Jarduketa ekonomikoak
  • 5 multzoa: Jarduketa orokorrak

Dirua nork gastatzen duen edo nork jasotzen duen azaltzen digun egitura da. Egitura organikoa kudeaketa zentroek osatzen dute. Mungiako Udalean honako kudeaketa zentroak daude:

  1. Alkatetza
  2. Ekonomia eta Finantza Arloa
  3. Lurralde Arloa
  4. Gizarte Ekintza eta Berdintasuna Arloa
  5. Kultura eta Kirol Arloa
  6. Ekonomia-sustapena eta Enplegu Arloa

Aurrekontuak era ezberdinetako aldaketak izan ditzake. Aldaketa horiek ondoko kasuetan gertatzen dira:

  • Programa berriak gehitzean.
  • Onartutako gastua doitu beharra dagoenean, hau da, erabilera zentzuzkoagoa egiteko edo ez ohiko egoera bati erantzuteko.
  • Ustekabeko gastuak agertzen direnean.
  • Abian dauden programen helburuak edo lan-kargak aldatzen direnean.
  • Aurreko ekitaldi bateko saberakinaren ondorioz, dirua sartzen denean.

Aurreko ekitaldi batean onartua eta urtealdi anitzetarako pentsatua dagoen gastua da. Adibidez: aurreko urte batean lizitazio publiko edo bestelako prozedura baten bitartez kontratatutako zerbitzu batek gastua eduki lezake onartuta aurtengo ekitaldirako.

Aurreko urteetako soberakina da. Etorkizunerako gastu-konpromiso bezala gorde daiteke, edo, diruzaintzan nahikoa diru egonez gero, gastu berrietarako erabil daiteke.

Herritarren Arreta Zerbitzuaren bitartez eman dezakezu iritzia:

 

Telefonoa: 010 (Mungiatik) eta 94.674.12.16

Helbide elektronikoa: aurrekontuak@mungia.eus

Faxa: 946.155.634

 
 
Mungiak aurrekontu hau dauka:
 
 
18.262.475€
 
2017rako.

Kantitate hori hainbat bidetatik ingresatuko da, eta hainbat helburutara bideratuko da.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
DIRU-SARRERAK
 
 
 
 
Mungiako udaletxeak 1.000 € inguruko diru-sarrera du biztanle bakoitzeko. 
 
 
Image
 
 
 
 
 
Diru-sarreren partida nagusiak
 
 

 
 
 
 
Bizkaiako lurralde historikotik
 
9.531.000€
 
Itundutako zergetako partaidetza
 
 
 
 
 
 
 
Kapitalaren gaineko zergak
 
3.830.000€
 
Ondasun higiezinen zergak
Ibilgailuen zerga
Lurraren balioaren igoeraren zerga
 
 
 
 
 
 
 
 
Prestazio, zerbitzu edo ekintzen gaineko tasa
 
1.471.225€
 
Zaborrak jasotzea
Estolderia
Hilerriak
Etxeko animaliak jasotzea
Hirigintzako baimenak
Irekiera baimenak...
 
 
 
 
 
 
 
 
GASTUAK
 
 
 
 
Mungiako Udalak Mungiako pertsonen egunerokoan eragina duten partidetan gauzatzen du gastua.
 
 
Image
 
 
 
 
 
Gastuen partida nagusiak
 
 

 
 
 
 
Komunitate-ongizatea
 
3.061.229€
 
Bideen garbiketa
Hondakinen bilketa
Hondakinen tratamendua
Kale-argiteria
Ur-hornidura
Estolderia eta hondakin-urak
Hilerriak
 
 
 
 
 
 
 
Kultura
 
2.669.621€
 
Kulturaren sustapena
San Pedro jaiak
Euskaltegia
Kultura-ekipamenduak eta museoak
Liburutegi publikoak
Euskera
San Antontxu jaiak
Auzoetako jaiak
Gabonetako jaiak
Gaztegunea
Andra Mari eraikina
Larrauriko zentro soziala
 
 
 
 
 
 
 
 
Gizarte-Zerbitzuak eta Gizarte-Sustapena
 
996.778 €
 
Gizarte zerbitzuen mankomunitatea
Gizarte ekintza
Garapenerako lankidetza - 3. munduarentzako laguntza
Adinekoak
Gizarteratzea
Langabe, erretiratu eta pentsiodunentzako laguntza