Udaltzaingoa

Udaltzaingoa ezinbesteko zerbitzu publiko profesionala da, eta Mungiako Udalaren Baliabide Orokorren Sailaren mendekoa da. Kidegoaren xedea herritarrek euren eskubideak eta askatasunak libreki erabil ditzaketela bermatzen laguntzea da, horretarako kasu bakoitzean aplikagarria den araudia betetzen dela zainduta eta, kidegoaren eskumenen barruan eta agenteen inplikazioarekin, pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatuta.

 

Helburu nagusia herritarrengan hurbiltasuna eta konfiantza sortuta, prebentzioa landuta, arreta azkarra emanda eta arazoak modu eraginkorrean konponduta herritarrek hautematen duten bizi-kalitatea eta elkarbizitza hobetzea da.

Kokalekua eta kontaktua

Udaltzaingoaren bulegoak Udaletxeko mendebaldeko hegalean daude, eta honela daude osatuta:

  • Harrera-gunea
  • Operazio-gela
  • Buruzagiaren bulegoa
  • Armategi eta konfiskazioetarako gela
  • Ziega
  • Biltegia
  • Aldagelak

 

24 ORDUKO ZERBITZUA Larrialdietarako telefonoa: 092 (Mungian bertan) 94.615.66.77 (herritik kanpo)Faxa: 94.674.21.52 Helbide elektronikoa: udaltzaingoa@mungia.eus Twitter: @Mungia_Polizia Facebook: www.facebook.com/MungiaPolizia Kanpoko sakagailua. SOS Deiak: 112

Organigrama

Udaltzaingoaren arduradun gorena Alkatea bera da, eta hura ez dagoenean, aldiz, hark eskuordetzen duen Alkateordea.


Udaltzain-buru bat ere badago, eta hura Udaltzaingoaren kudeaketa operatibo eta administratiboaz arduratzen da, baita polizia-kidegoaren giza baliabideak, baliabide operatiboak, baliabide tekniko eta materialak, baliabide ekonomikoak eta egitura-baliabideak planifikatu eta kontrolatzeaz ere.


Txanda ezberdinetan banatutako lau agente lehenek laguntzen diote zeregin horretan. Agente lehenak zerbitzua gainbegiratu eta ikuskatzeaz arduratzen dira, eta polizia-postuari dagozkion zereginak ere betetzen dituzte.


Kidegoak hemezortzi agente ditu bost lan-taldetan banatuta, eta euren zeregina Udaltzaingoei esleitutako eskumenek markatzen dutena da.


Zeregin horien barruan sartzen da aurrez aurreko zein telefono bidezko arreta ematea eta eskaerak koordinatu eta esleitzea.

Materialak eta ibilgailuak

Errotuludun bi ibilgailu daude zerbitzu arrunterako eta errotulurik gabeko beste bat zerbitzu berezietarako. Guztiek ere ordenagailu eramangarriak dituzte datu-baseetara berehala sartu ahal izateko eta kasuan kasuko eginbideak berehala gauzatu ahal izateko.


Kidegoaren komunikazioak Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren TETRA Sare Digitalaren baitan sartzen dira, eta agenteek euren terminaletatik euretatik kontsulta ditzakete pertsonei eta ibilgailuei buruzko datuak.


Agenteen hornidura kalitate bikainekoa da. Arropa teknikoa Segurtasun Sailak uniformeen inguruan emandako gomendioetara egokitzen da, eta hornitzen zaien arma zein gainerako tresnak polizia-erabilera zibilerako egokiak dira.

Zereginak

Mungiako Udaltzaingoa Euskal Herriko Poliziari buruzko Legeak esleitutako zereginez arduratzen da:

  1. Laguntzarako polizia
    • Ezbeharrak, larrialdiak eta erreskateak jasan dituzten biktimei lehen laguntza ematea.
    • Eguraldi txarragatiko alertak daudenean udalaren larrialdi-planetan esku hartzea.
    • Ezinduei laguntzea.
    • Gizarte-zerbitzuekin elkarlanean aritzea arazo pertsonalak dituztenei laguntzeko.
    • Beharrizanean direnei berriro ostatu ematen laguntzea
    • Instituzio eta erakunde ofizialekin elkarlanean aritzea.
    • Ikastetxeekin elkarlanean aritzea.
    • Auzotarren arteko arazoetan bitartekari-lanak egitea eta udal-bitartekaritza zerbitzura bideratzea.
    • Pertsonei laguntzeari loturiko bestelako zereginak.
  2. Trafiko-polizia
    • Trafikoa zaintzea eta kontrolatzea.
    • Trafiko handia izan dezaketen guneak arautzea.
    • Trafikoaren inguruko prebentzio-kontrolak egitea.
    • Dokumentazio arloan indarrean den araudia betearaztea.
    • Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak proposatzen dituen trafiko-kanpainetan parte hartzea.
    • Abandonatutako ibilgailuak kentzea.
    • Kirol- eta kultura-ekitaldiak zein manifestazioak zaintzea.
    • Trafiko-istripuetan laguntzea eta horiei buruzko txostenak eta argiketak prestatzea.
    • Gidatzerakoan alkohola kontsumitu ote den zaintzea.
    • Udalaren bide-planetan parte hartzea.
    • Trafiko-arloko salaketak izapidetzea.
  3. Herritarren segurtasunerako polizia
    • Delitu-egintzak prebenitzea lortutako informazioa aztertu ondoren antolatzen diren prebentzio-jardueren bidez. Informazio hori guneka banatuta egoten da:
      1. Erdigunea
      2. Auzoak
      3. Industrialdeak
      4. Ikastetxe-guneak
    • Delitu-egintzei berehala erantzutea.
    • Auzokideen arteko liskar eta borroketan esku hartzea.
    • Substantzien kontsumoa eta halakorik edukitzea zaintzea.
    • Herritarren Segurtasunari buruzko Legeari dagozkion arau-hauste larriak kontrolatzea.
    • Herritarren segurtasuna mantentzeko kontrolak.
    • Hauteskunde-guneak zaintzea.
    • Herritarren segurtasunarengan eragina izan dezakeen edozein egintza geldiaraztea.
    • Ertzaintzarekiko koordinatuta egotea.
  4. Polizia judiziala
    • Salaketak jasotzea eta eginbide eta argiketa judizialak izapidetzea.
    • Agindu judizialak betearaztea.
    • Kokaleku iraunkorrak kontrolatzea.
    • Zitazioak eta bilaketak.
    • Indarkeria matxistaren biktimek dituzten urruntze-aginduak zaintzea.
  5. Polizia administratiboa
    • Udal-ordenantzak zaintzea
    • Baimenik gabeko kalez kaleko salmenta kontrolatzea.
    • Animaliak edukitzeari eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliei buruzko araudia zaintzea.
    • Ostalaritzaren ordutegiak kontrolatzea.
    • Zaratak zaintzea.
    • Kontrolik gabeko isuriak eta erreketak.
    • Hirigintza-arloa zaintzea.
    • Udal-sailekin elkarlanean aritzea.