Whatsapp zerbitzuko alta

Udalak Whatsapp bidez informazioa helarazteko zerbitzu berri bat jarri du martxan, aurrepausu bat eginez eta abisuetarako orain arteko SMS sistema ordezkatuz. Zerbitzu honekin, herritarrekiko komunikazioa are zuzenagoa izango da.

 

Zer egin behar da zerbitzua aktibatzeko?

  1. Sakeleko telefonoaren agendan 688.883.535 zenbakia gorde.
  2. Whatsapp bat bidali ALTA hitzarekin 688.883.535 zenbakira.
  3. Ongi etorria emateko whatsapp bat jasoko duzu.

 

Udaleko Whatsapp zerbitzuan baja eman nahi baduzu:

  1. Whatsapp bat besterik ez da bidali behar, BAJA hitzarekin 688.883.535 zenbakira.
  2. Baja eman dala jakinarazteko whatsapp bat jasoko duzu.

 

 

Oharra:

Momentuz, Udaleko informazio egunerokotua (oharrak, larrialdiak, udal agenda) jasotzeko aukera egongo da; oraindik ez dago aurreikusita Whatsapp sistemaren bitartezko herritarrekiko interakzioa.